XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, ez da dena bukatu.

Handik ordu batzuetara (gutxi edo asko, fronte hotzaren urruntasunaren arabera), hodeiak ugaldu egiten dira, itxura ilun, beltza, itxusia hartuz.

Bota behar du ederra!, dio jendeak bapateko iluntasuna ikusita.

Haize-boladak daude, eta tarteka oinaztu baten distira ikus dezakegu.

Eta halako batean, eurijasa hasten da: tanta handiek astintzen dituzte lurra eta kaleetako hormak.

Kristaletan talka egitean euriarekin nahastutako kazkabar-hotsa somatzen dugula iruditzen zaigu.

Zaparrada azkar bukatzen da.

Hala ere, beste bat hasten da.

Eta beharbada beste bat.

Baina, jadanik ostarteak ikusten dira zeruan.

Haizeak bortizki eta parrastaka jotzen du ipar-mendebaldetik.

Eta barometroari begiratuz gero, gora egiten hasten dela ikusiko duzu.

Ostarte gehiago zeruan.

Beste zaparrada bat; arinagoa.

Atmosfera garbi eta garden bihurtzen da.

Ekaitza urruntzen ari da.

Ekaitza? Ez! Pasatu berria den depresioaren fronte hotza da.

FRONTEAK, HODEIAK, EURIA Fronte izenaz ezagutzen diren eguraldi-mapetako lerro gutxi asko konplexu horien eraginak ikusi berri ditugu.

Beraien sabeltxoak eta hortz zorrotzak telebistan ikusitakoan, badakigu gutxi gorabehera zer datorkigun gugana iristen badira.

Jadanik ez dira hain abstraktuak.

Fronteari bere efektuak ikusten bait dizkiogu: pertsona gehienentzat hodeiak eta euria adierazten ditu.

Frontean, hotzean nahiz beroan, aire polarra behean dago, lurrari itsatsita.